Traineru denboraldia 2018

Orioko traineruak bigarren eta hirugarren, Castroko estropadetan

Karkara 2018ko uzt. 15a, 14:20

TKE ligako jardunaldia izan da gaur goizean Castron. Orio Arraun Elkarteko emakumezkoen traineruak estropada ederra egin du, eta bigarren sailkatu da, San Juanengandik 4,44 segundora. Orioko gizonezkoak estrainekoz aritu dira Ohorezko txandan, eta hirugarren helmugaratzea lortu dute. Bermeoko txalupak irabazi du estropada, eta Hondarribia izan da bigarren.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!