Etxeluze gaztetxean `Elkartasun iluntzea´egingo dute ostiralean

Karkara 2018ko uzt. 16a, 09:22

Orioko herritar talde batek Ugandara bidaiatuko du udan, eta hango haurrentzako puzzleak eta dirua biltzea da gaztetxean egingo den ekimenaren xedea.

Ostiral honetan, Uztailak 20, Elkartasun iluntzea egingo dute Orioko Etxeluze Gaztetxean arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Orioko taldetxo batek Uganda bisitatuko du uda honetan, eta ahal duten neurrian, bidaia hango haurrei laguntzeko baliatu nahi dute. Horretarako Mukwano-Lagun Gobernuz Kanpoko Erakundearekin arituko dira elkarlanean.

Xede horrekin antolatu dute Etxeluzeko ekimena. Arratsaldeko zazpietan hitzaldia emango dute Mukwan-Lagun taldeko ordezkariek. Gero, zortzietan, musika emanaldiaz gozatzeko aukera izango da: Esti eta Mikel Markez igoko dira oholtzara lehenik, eta gero, Ander Beldarrain eta Izar Makuso.

Antolatzaileek adierazi dutenez, ostiralean 0-12 bitarteko haurrentzat puzzleak bilduko dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!