Najat Kaanacheren Nur jatetxeak Afrikako jatetxerik onenaren saria jaso du Word Luxury Restaurant Awardsen

Karkara 2018ko uzt. 16a, 10:01

Larunbatean izan zen sari banaketa Erresuma Batuko Galgorm Resort & Span, eta bertan izan zen Najat Kaanache oriotarra Afrikako jatetxe onenaren saria jasotzen

Najat Kaanachek Marokoko Fez hiriko Medinan, alde zaharrean, du Nur jatetxea, eta 2016an ireki zuenetik nazioartean hainbat sari jaso ditu; besteak beste, Marokoko jatetxerik onena izendatu zuten 2017an. 

Pasa den asteburuan berriz, bi sari jaso zituen Word Luxury Restaurant Awards nazioarteko sariketan. Alde batetik, Afrikako jatetxerik onen izendatu zuten Nur jatetxea, eta bestetik, mundu mailako marokoar jatetxerik onenaren saria jaso zuen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!