Udalak aldatu egin ditu bi lanpostu betetzeko deialdien oinarriak

Karkara 2018ko uzt. 17a, 14:30
Orioko udaletxea

Udal kanpineko zuzendariaren, eta turismo, merkataritza eta ostalaritza departamendurako teknikariaren lanpostuetarako deialdietan egin dituzte aldaketak

Udalak hainbat aldaketa egin ditu bi lanpostu hauek betetzeko deialdien oinarrietan:

Udal kanpineko zuzendariaren lanpostuaren deialdiari egindako aldaketak (2018ko uztailaren 16ko GAO).

Turismo, merkataritza eta ostalaritza departamenturako teknikariaren lanpostuaren deialdiari egindako aldaketak (2018ko uztailaren 16ko GAO).

Eskabideak aurkezteko azken eguna

Aldaketa horien ondorioz, Udalak berriro zabaldu du epea deialdi horietan parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkezteko.

Interesatuek abuztuaren 14aarte dute epea zabalik (egun hori barne).

OHAR GARRANTZIZKOA: Eskabidea lehen aurkeztu zutenek ez dute berriro aurkeztu beharrik beren egoeran aldaketarik izan ez bada.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!