Traineru denboraldia 2018

Asteburuan itsasoan jokatuko dira Orioko traineru estropadak

Karkara 2018ko uzt. 17a, 15:24
Argazkian ikus daiteke estropada eremu berria

Larunbat goizean emakumezkoen ETE Ligako eta gizonezkoen KAE 2 Ligako estropadak izango dira, eta igandean Eusko Label eta Eusko Tren ligetako jardunaldiak jokatuko dira.

Azken urtetan errioan jokatu izan dira traineru estropadak, baina aurten berriz ere itsasoko estropadak berreskuratuko dituztela jakinarazi dute arraun elkartetik.

Alde batetik, larunbat goizean, 11:00etatik aurrera, emakumezkoen ETE Ligako eta gizonezkoen KAE 2 Ligako estropadak izango dira. Bestetik, igandean 11:45ean hasita Eusko Label eta Eusko Tren ligetako jardunaldiak jokatuko dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!