Kirol egokituaren inguruko Europa mailako batzarrean parte hartu du Berdin-Berdinak elkarteak

Karkara 2018ko uzt. 19a, 14:48
Ana Godoy European Congress of Adapted Physical Activity 2018 kongresuan

Biltzarra erreferentea da Europan jarduera fisiko egokituaren alorrean dabiltzan guztientzat, eta Ana Godoy "gustura" dago bertan ikusi eta ikasitakoarekin

Uztailaren 3, 4 eta 5ean Berdin-Berdinak elkarteko zuzendari tekniko Ana Godoy Ingalaterran izan da, Worcester hirian, European Congress of Adapted Physical Activity2018 izeneko biltzarrean.

Biltzarra erreferentea da Europan jarduera fisiko egokituaren alorrean dabiltzan guztientzat. Ana Godoy "gustura" dago bertan ikusi eta ikasitakoarekin: "Gogo handia nuen parte hartzeko, gaiari buruz gehiago ikasteko eta, gero, ikasitako hori gure elkartean aplikatu ahal izateko. Gure kirol elkartean zerbitzu hobea eman nahi badugu, ezinbestekoa zaigu prestakuntza jasotzea. Oso aberasgarria izan da".

Irakurri albiste osatua Berdin-Berdinak elkartearen atarian

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!