Batelero Eguna egingo dute asteburuan, Orion

Karkara 2018ko uzt. 27a, 12:28
Euskal Bateleroen Elkarteko ontzi tradizionalak uretan. (Baleike.eus)

Euskal Bateleroen Elkarteak antolatzen du Batelero Eguna, eta urtero euskal kostaldeko herri bat aukeratzen dute festa bertan egiteko.

Larunbatean eta igandean Batelero Eguna egingo dute Orion, Euskal Bateleroen Elkarteak antolatuta. Urtero antolatzen dute ekimena uztailaren 31n, eta euskal kostaldeko herri bat aukeratzen dute festa bertan egiteko. Aurreko edizioetan Getarian, Hondarribian edo Zumaian izan dira, besteak beste. Eta elkarteko azken batzarrean aurten Orion antolatzea erabaki zuten.

Dena dela, eguna aldatzea erabaki dute elkarteko kideek, "iparraldeko elkarteekin bat egiteko". Beraz, uztailaren 28an eta 29an izango da Batelero Eguna, Orion.

 

EGITARAUA

Uztailak 28, larunbata

08:00-10:30. Ontziak uretaratuko dituzte kirol portuko arranplatik.

11:00. Patroien bilera plazan.

11:30-13:30. Nabigazio librea.

14:30. Bazkaria.

17:30-20:00. Irteera Aginagara.

21:00. Afaria.

 

Uztailak29, igandea

10:00. Patroien bilera plazan.

10:30. Irteera Mollarrira.

14:30. Bazkaria.

17:00-19:00. Nabigazio librea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!