Hondakin hezitzailea izango da asteazken honetan Orioko udaletxean

Karkara 2018ko uzt. 23a, 15:33
Aurrekoetan kultur etxean izan bada ere, asteazken honetan Orioko udaletxeko lehen solairuan egongo da.

Goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00ak arte egongo da lehenengo solairuan, bilketa sistema berriari buruzko zalantzak argitzeko.

Hondakinen bilketari buruzko zalantzak argitzeko, Urola Kostako Udal Elkarteak hezitzaile bat jarri du Orion uztaileko hiru asteazken goizetan. Azken asteetan bezalaxe, asteazken honetan ere, uztailak 25, hezitzailea 09:00etatik 13:00etara egongo da udaletxeko goiko solairuan.

Udal Elkarteak dei egiten die zalantzaren bat argitu nahi edota arazoren bat izan dezaketen herritarrei hezitzailearengana gerturatu daitezen. "Hezitzaileak beso zabalik hartuko ditu herritarrak: zalantzak argitu, iradokizunak jaso eta arazoei ahalik eta konponbiderik egokienak ematea izango da bere egitekoa", adierazi dute UKUEtik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!