Errefortzu eskolak jasotzen ari dira Orioko bi eskoletako zenbait gazte uztailean, euskara-maila indartzeko

Karkara 2018ko uzt. 24a, 13:20
Argazkian ez dira ikasle guzti-guztiak agertzen; baina bai gehienak.

20tik gora gaztetxo dabiltza ikastaroa egiten, Onintza Manterola oriotarra irakasle dutela.

Udaleko Euskara batzordeak antolatuta, aurten ere euskara errefortzu eskolak jarri dira abian, ikasle etorriberrien euskara maila hobetzeko.

Astean hirutan hartzen dituzte klaseak, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, ordu betez. Bi eskoletako haurrak ari dira parte hartzen, bi taldetan banatuta, adinaren eta euskara-mailaren arabera. Uztaila osoa daramate horretan.

Bederatzigarren urtea da Udalak errefortzu-eskola hauek antolatzen dituela udan eta ikastetxeek ondo baloratzen duten zerbitzua da.

Ikastolak utzitako gela batean ari dira klaseak hartzen, Onintza Manterola oriotarra irakasle dutela.

Argazkian ez dira ikasle guzti-guztiak agertzen; baina bai gehienak. 20tik gora gaztetxo dabiltza ikastaroa egiten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!