Traineru denboraldia 2018

Euskadiko Traineru Txapelketako txapeldunordea da Orioko emakumezkoen txalupa

Orioko emakumezkoen traineruko kideak, artxiboko argazkia.

Oriok ohorezko txandan arraunean egin du, San Juan, Deustu eta Lea-Artibairekin batera.

Emakumezkoen Euskadiko Traineru txapelketan, lehendabiziko txandan Tolosaldeak, Hondarribiak eta Donostiarrak jokatu dute. Hasieratik, Bidasoako taldea jarri da estropadaren buruan, eta Bidasoako taldeak estropada irabaztea lortu du, 11:28 denbora eginda; hamaika segundora helmugaratu da Donostiako ontzia, eta 51 segundo gehiago behar izan ditu Tolosaldeak, ziaboga estriborretik hartu eta denbora galdu duelako.

Orioko emakumezkoen txalupak bigarren txandan arraunean egin du San Juan, Deusto eta Lea-Artibairekin batera. Pasai Donibaneko Batelerak lehen kaletik arraunean egin dute, bigarren kaletik aritu da Deusto, Oriok hirugarren kalean arraunean egin du, eta laugarrenetik jardun da Lea-Artibai.

Estropadaren hasieratik branka erakutsi diete Oriok eta San Juanek Deustori eta Lea-Artibairi, eta estropada bitan banatu da. San Juan jarri da estropadaren buruan, Oriori traineru bateko diferentzia aterata, eta horrela jarraitu dute estropada osoan zehar. Azken luzean, Oriok olatuak aprobetxatu ditu, eta  San Juanek ateratzen zion tartean murrizten saiatu dira oriotarrak. Dena dela, denboraldiko joerari jarraituz Betelerek irabazi dute Euskadiko Traineru Txapelketa 10:55 denbora eginda, eta bigarren postuan sailkatu da Orioko trainerua, zortzi segundo gehiago behar izan baitituzte oriotarrek helmugaratzeko.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!