Traineru denboraldia 2018

Larunbatean jokatuko da Espainiako Traineru Txapelketa Castron

Karkara 2018ko abu. 2a, 09:57
Orioko trainerua herriko estropadan. (Iban Egiguren)

Espainiako Arraun Federaziotik azaldu dutenez, gizonezkoen kategoriako bost traineruk eman dute izena, tartean oriotarrek.

Asteazkenean eguerdiko 12:00etan amaitu zen Espainiako Txapelketan izena emateko epea, eta Espainiako Arraun Federaziotik azaldu dutenez, gizonezkoen kategoriako bost traineruk eman dute izena. Beraz, 2018ko Espainiako Traineru Txapelketa estropada batera jokatuko dute Castron, abuztuaren 4an, larunbatean, 18:00etan hasita.

Euskadiko Traineru Txapelketan Orio Arraunketa Elkarteko ordezkariek aurreratu zuten moduan, Orioko gizonezkoen trainerua Espainiako Txapelketan izango da, Urdaibai, Hondarribia, Zierbena eta Ares taldeekin batera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!