Trophée Teink batel estropada, Oriora iristear

Karkara 2018ko abu. 2a, 12:27

Urtero egin ohi den Trophée Teink batel lehiaketa gaur, abuztuak 2, osteguna, helduko da Oriora. Tartean badaude zenbait oriotar parte hartzen. Pasa den astelehenean, uztailak 30, atera ziren 25 txalupak Castrotik, eta 157 kilometroko ibilbidea egingo dute, sei etapatan, Donibane Lohizunera iritsi arte. Aurreikuspenen arabera, larunbatean, abuztuak 4, helmugaratuko dira partaideak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!