Rafael Gonzalez de Txabarri arraunlari ohia hil da

Karkara 2018ko abu. 3a, 10:23

Orioko arraunaren historian aztarna handia utzi du. Besteak beste, 50.hamarkadan hainbat Kontxako bandera jarraian eskuratu zituen orduko txalupak -1951, 1952, eta 1953-, bera tartean. Espainiako Txapelketan ere irabazi zuten Gonzalez de Txabarri eta bere taldekideak; zehazki, 1951 eta 1952 urteetan. Hileta elizkizuna larunbatean, abuztuaren 4ean, izango da, 18:00etan, Orioko elizan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!