11 erreskate egin dira ekainean eta uztailean Orioko hondartzan

Karkara 2018ko abu. 7a, 15:40

Gurutze Gorriak aditzera eman duenez, bi hilabete horietan guztira 2.222 osasun laguntza egin dira Gipuzkoako hondartzetan. Erreskateei dagokienez, gehienak Zarauzko hondartzan (53), Zumaiakoan (11) eta Oriokoan (11) egin dira, hurrenez hurren. 

 

 

Ekainean eta uztailean guztira 2.222 osasun laguntza egin dira Gipuzkoako hondartzetan, Gurutze Gorriak azaldu duenez. Artatu diren osasun laguntza gehienak zauri eta mozketen ondorioz izan dira (1.027), ondoren xabiroi ziztadak (342), intsektu ziztadak (171) eta, gero, kontusioak (161). 106 erreskate egin dira, 2017an baino 66 gutxiago, eta 115 pertsona eraman dira osasun zentroetara. Erreskate gehienak Zarauzko hondartzan (53), Zumaiako Itzurun hondartzan (11) eta Orioko hondartzan (11) egin dira.

Era berean, elkarteak nabarmendu du orokorrean osasun laguntza eta erreskate kopurua jaitsi arren, pertsona galduen igoera eman dela: 155 pertsona galdu dira hondartzetan, joan den urtean baino 21 gehiago.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!