Julen Alonsok lehen diskoa argitaratuko du abenduan

Karkara 2018ko abu. 9a, 17:00

Folk estiloko kantuak bilduko ditu musikari oriotarrak abesti propioekin osatu duen lehen diskoak.

Julen Alonsok Aiako Santio Erreka auzoan duen estudioan grabatu ditu diskoko kantuak, beste lau musikarirekin batera: Eneritz Aulestia (panderoa eta ahotsa), Joanes Ederra (baxua), Ander Ederra (gitarra) eta Iker Telleriarekin, hain zuzen ere.

Musikariak KARKARAri adierazi dionez, sortu dituen abestiak folk estiloan sailka daitezke. Argitara emango duten lehen kantua hemendik hiruzpalau astera egongo da entzungai, eta diskoaren aurkezpena abenduan izango da. Julenen hitzetan, abesti bilduma talde izenarekin kaleratuko dute, eta hori asmatzeko lanetan dabiltza egunotan.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!