Mikel Amilibia eta Sara Iparragirre omenduko ditu bihar Udalak

Karkara 2018ko abu. 9a, 15:51

Bihar, ostirala, abuztuak 10, Orioko Udalak harrera egingo die Europako eskubaloi txapelketan 5. sailkatu den Mikel Amilibiari eta, saskibaloian Europako Txapeldun izan den Sara Iparragirreri. 19:30ean izango da ekitaldia herriko plazan. Udalak bi kirolariei harrera egitera gonbidatu ditu herritarrak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!