Mozorro xelebreak eta umeeen partaidetza handia, OST-ren `Domingero eguna´ ekimenean

Karkara 2018ko abu. 13a, 12:09

Larunbatean Domingero eguna egin zuten Antilla hondartzan, Orioko Surf Taldeak antolatuta. Surfa, mozorroak eta umorea uztartuz, eguraldi eta olatu politak lagun, lagun arteko surf txapelketak eta bazkaria egin zituzten.

Antolatzaileen hitzetan, poztekoa izan zen hamasei urte azpikoen txapelketan izandako partaide kopurua. Guztira hamasei hamasei izan ziren metro erdiko olatuetan lehian aritu ziren neska-mutilak. Open mailan, partaideek taula luzeekin egin zuten txapelketa, eta surflariek ikuskizun ederra eskaini zuten.

Egun osoan zehar, surflari gazte zein helduek mozorroak izan zituzten soinean. Izan ere, antolatzaileen esanetan, ekimena taldeko bazkide guztiak juntatu eta elkarrekin, jai giroan, egun pasa ederra egiteko helburuarekin antolatu zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!