Traineru denboraldia 2018

Orioko neskak, bandera ukitzear

Karkara 2018ko abu. 13a, 08:51

46 puntu erdietsita, San Juango 'Batelerek' bosgarren aldiz jarraian Euskotren Liga irabazi dute. Orioko emakumezkoen ontzia, bigarren da 36 punturekin. Larunbateko Ondarroako estropadan Bandera etxeratzeko zorian izan ziren. Akaso, Zarautzeko datorren asteburuko hitzorduan, lor dezakete oriotarrek denboraldiko lehena. Gizonezkoek ozta-ozta ukitu zuten bandera Ondarroan, baina bigarren postuan amaitu zuten larunbateko jardunaldia. Igandean aldiz, seigarren helmugaratu ziren Hondarribiko uretan, Cabogandik (lehena) ia 32 segundora. 

Euskolabel Ligaren datorren hitzordua Zarautzen izango da, abuztuaren 18an eta 19an, hurrenez hurren.

Orio B-ren kasuan, pasa den larunbateko Hondarribiko Kofradien Banderan, laugarren sailkatu zen, eta igandean, bost segundoko aldeak sahiestu zuen ontzi oriotarrak Pasaiako Ikurrina erdiestea. Asteazken honetan, abuztuaren 15ean, Castroko Bandera jokatuko dute, eta abuztuaren 18an, larunbatarekin, Laredokoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!