Traineru denboraldia 2018

Orio AEko gizonezkoen `B´ traineruak ligako estropada jokatuko du bihar Castron

Karkara 2018ko abu. 14a, 11:44

Arratsaldeko seietan emango hasiera estropadari, eta Orio AE hirugarren txandan lehiatuko da Santoña, Donostiarra eta Camargorekin batera.

Asteazken honetan, hilak 15, Orioko gizonezkoen bigarren txalupak estropada jokatuko du Castron, arratsaldeko seietatik aurrera. Momentu honetan, oriotarrak KAE 2 ligako laugarren postuan daude sailkatuta, hirugarren postutik lau puntura. Beraz, igoerako play-offa jokatzeko, geratzen diren lau estropadetan hirugarren postuan sailkatu beharko dute gutxienez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!