Garaipen berri bat lortu du Orio B ontziak

Karkara 2018ko abu. 19a, 14:35
Orio Bko arraunlariak, SantoƱan.

Santoñako estropada irabazi du Orioko gizonezkoen bigarren traineruak gaur eguerdian. Laugarren txandan aritu da lehian, Camargo, Donostiarra eta Santoñarekin batera, eta Camargorekin parez pare ibili ostean, azken luzean nagusitu da, 21:13,77koarekin. Azkenean, 3 segundo atera dizkio bigarren sailkatu den Camargori; hirugarren Getxo izan da, 10 segundora. Gaur arratsaldean, 19:30ean, harrera egingo diete arraunlariei udaletxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!