50 urte bete dira Orion I.Nazioarteko Estropadak jokatu zirenetik

Karkara 2018ko abu. 25a, 11:10

1968ko abuztuaren 25ean I.Nazioarteko Estropadak jokatu ziren Orioko errioan. Atzerriko herrialdeetatik etorritako txalupen artean, Oxford talde ezaguneko zortziokoak ere parte hartu zuen lehian.

Azpiko emaitza taulan ikus daitekeen bezala, Oriok irabazi zuen Oxford-eko zortziokoaren aurka jokatutako estropada. Bestalde, banakako skiffean Jose Luis Kortarentzat izan zen garaipena. Lehiatik harago, estropadek jendetza juntatu zuten herrian, eta oihartzun zabala izan zuten orduko hedabideetan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!