karkara.eus

Elkarretaratzea deitu dute ostiralerako, Orioko traineruak animatzeko

  kirola  Orio

Whassapp bitartez deialdia zabaltzen ari da, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, herritarrek, mollatik, Orioko traineruei animoak emateko, igandeko Donostiako Estropadari begira.

Mugikor bitartez pasa den urtean, Jon Salsamendik bidalitako mezua biraka dabil berriz ere. Pasa den urtean, Salsamendik oriotarrei helarazitako mezuak oihartzun zabala izan zuen, eta deialdiaren emaitza bikainarekin batera, 130. Kontxako Bandera etxeratzea lortu zuten. Hemen pasa den urtean entrenatzaileak igorritako testua:

Jon Salsamendi naiz, Orioko entrenatzailea. Talde osoak buruan dabilkigun amets/balentria hau partekatu nahi nuke zuekin: Igande honetan, Oriok inoiz lortu ez duen remontada batekin bandera etxera ekartzea!

Esatea erraza da, baina lortzea oso-oso zaila. Hala ere, argi dugu, gertatzekotan guztiok eragin beharko dugula, bestela ez da gertatuko. Zer gertatuko zain bagaude... ez da gertatuko! Eragiten badugu... gertatuko da!

Guk eguneroko lan eta ahaleginarekin probokatuko dugu. Inoiz baino gehiago. Zuek berriz, horiz jantzi, sinetsi, horretaz hitz egin, animoak eman, harro sentitu, amestu... Ba duzue zer egina!

Gaur bertan –ostirala–, 19:15 aldean txalupa plaza paretik pasatzen denean, aukera polita dugu denon artean indarrak batzeko. Guztion artean egindakoak beti izango du saria!

Imajinatzen al duzue denon artean irabazitako bandera batek zer nolako sentipenak sortuko lizkiguken?

Bateren batek pentsatuko du: eta lortzen ez ba dugu? Lortzen ez ba dugu ere, gure esku dagoen guztia egin izanak, inoiz baino harrotasun eta indar gehiago emango digu, ozen eta garbi AUPA ORIO!! esateko.

Ba al Gea?

Hemen gatoztik!

AUPA ORIO!!

Jon Salsamendi

 

Erantzunak

Erantzuna | #1

"...horra oriotarrak esan beldurgabe!"

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa