Alzheimerrari buruzko informazioa, osteguneko azokan

Karkara 2018ko ira. 11a, 11:47
Argazkia: Oarsoaldeako Hitza

Irailaren 21ean Alzheimerraren Munduko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen  Elkartea (AFAGI) Orion izango da ostegun goizean zehar (10:00etatik 14:00etara), herriko plazan, taldearen inguruko informazioa zabaldu eta herritarrak gaitz honen bueltan sentsibilizatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!