Orioko mendi bideetan konponketa eta mantenu lanak egiten ari dira irailean

Karkara 2018ko ira. 13a, 14:53

Itsaspe, Benta eta Erretzabal baserri inguruetako bideetan egingo dira lanak. Orioko Udalak lanen zerrenda eta kostuak eman ditu argitara.

Irailean zehar, Orioko Udalak hainbat obra egingo ditu herriko mendi bideetan; zehazki, Itsaspe, Benta eta Erretzabal baserri inguruetan.

Honakoa da lanen eta kostuen zerrenda:

- Itsaspeko oinezkoen bidea. 30m2ko inguru. Oinarria moztu, puskatu eta kendu, zuntxo armatua egin, lurrak trinkotu, prestatu; zolata egin eta baranda desmuntatu lanak egin bitartean, eta gero berriro jarri.  Excavaciones Katxiña SL enpresa ari da lanak egiten, eta 4.235,00 euroko kostua dute (BEZ barne).

- Itsaspeko autoen bidea. 12m2ko inguru. Hondaketa eta lurren prestaketa, eskoilera armatua egin eta bionda desmuntatu eta birkolokatu. Lanak Excavaciones Katxiña SL enpresak egingo ditu, eta 3.025,00 € euroko kostua izango dute (BEZ barne).

- Benta bidea (Muniotako urak biltzeko lanak). Oinarria moztu, puskatu eta kendu; U motako arroila egin; arketa egin; bidea moztu eta hondalanak egin; Pvc hodia jarri; hormigoiaz hodiaren kruzetak hartu eta asfaltoa bota. Lanak Excavaciones Katxiña SL enpresak egingo ditu, eta 3.388,00 euroko kostua izango dute (BEZ barne).

- Benta bidea (enplasto lanak). 5 tapa arketentzako; errepidea moztu, prestatu eta adabakiak jarri. Lanak Excavaciones Katxiña SL enpresak egingo ditu eta 12.801,80 euroko kostua izango dute. 

- Erretzabal bidea. Bidea moztu eta induskatu; Pvc hodia jarri; arketa egin; U motako arroila egin; hormigoiez zanga bete eta itxi. Lanak Uzkue Eraikuntzak enpresak egingo ditu, eta  31.072,80 euroko kostua izango dute (BEZ barne).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!