Gazte festetako Piraten Danborradan parte hartzeko deia zabaldu dute gaztetxetik

Karkara 2018ko ira. 14a, 10:00

Danborrada irailaren 29an, larunbatarekin, egingo da, gaztetxetik hasita. Parte hartzeko interesa dutenek hilaren 18an, asteartean, 19:30ean  Etxeluzen izango den lehen entseguan eman behar dute izena.

Gazte Festetako danborradako entseguak irailaren 18an, 20an,25ean eta 27an egingo dira Etxeluze Gaztetxean, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, irailaren 29ko Danborrada Piratan parte hartu ahal izateko, gutxienez bi entseguetara agertu beharko dute herritarrek. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!