Oriok irabazi du Bermeo Hiriko XXXVI. Bandera

Karkara 2018ko ira. 15a, 20:36

Orio AEko gizonezkoen traineruak TKE Ligako azken-bigarren estropada irabazi berri du Bermeon. Urdaibaik eta Oriok lehia estua izan dute, eta ikusgarria izan da estropada. Azkenean, Oriok 1,52 segundoko aldearekin irabazi du bandera. Estropalariei bihar arratsaldean egingo zaie ongi etorria herriko plazan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!