Orio bigarren, Eusko Label ligako azken estropadan

Karkara 2018ko ira. 16a, 13:59

Hondarribiak irabazi du Portugaleten jokatu berri den XLIV. El Corte Inglés Bandera. Orio bigarren izan da, eta irabazlea baino 7,42 segundo gehiago behar izan ditu estropada bukatzeko. Gaurko jardunaldiak itxiera eman dio Eusko Label ligari, eta Oriok sailkapen orokorreko laugarren postuan amaitu du denboraldia, 179 punturekin. Liga Urdaibaik irabazi du, 209 puntu lortuta. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!