Josu Arrutik deklaratu du epailearen aurrean

Karkara 2018ko ira. 18a, 12:38
Elkarretaratzea egin zuten atzo Donostiako epaitegiaren aurrean, Arrutiri eta Zabaletari babesa agertzeko. (Zarauzko Hitza)

Arrutik eta Zabaletak astelehenean epailearen aurrean deklaratu zuten 15 minutu inguruz, eta orain epaileak erabaki beharko du epaiketarekin aurrera jarraituko duen.

Donostiako Herri Borroken Astean atxilotu zituzten Josu Arruti oriotarra eta Mikel Zabaleta zarauztarra, eta astelehen goizean zeuden deklaratzera deituak, Egiako epaitegian (Donostia). Dena dela, ez ziren bakarrik egon, elkartasuna adierazi eta babesa emateko, elkarretaratzea egin baitzuten hainbat lagunek epaitegi aurrean.

Arrutik eta Zabaletak epailearen aurrean deklaratu zuten 15 minutu inguruz, eta orain epaileak erabakiko du epaiketarekin aurrera jarraituko duen.

Maiatzean atxilotu zituzten bi gazteak Tabakaleran, Turismoaren Mundu Erakundeak Donostian egin zuen goi bileraren kontrako mobilizazioetan parte hartzen ari zirela. Auzipetuei elkartasuna erakusteko hainbat mobilizazio egin dituzte, eta horietako bat da atzo goizean, Donostiako Egiako epaitegi aurrean egin zuten elkarretaratzea.

Ikusi Arrutik eta Zabaletak atxiloketaren ostean egindako adierazpenak Zarauzko Hitzan

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!