Bularreko minbizia goiz detektatzeko programan parte hartzera deitu dituzte 50-69 urte bitarteko emakumeek

Karkara 2018ko ira. 24a, 13:30

Osakidetzak bi urtetik behin egiten ditu zitazio hauek, eta hitzorduak emakumeen etxera bidaliko dituzte posta arruntez irailaren 26tik urriaren 3ra bitartean.

Osakidetzak bularreko minbizia goiz detektatzeko programa du martxan, eta horren barruan zitazioak bidaliko dizkie Orioko 50-69 urte arteko emakume guztiei, eta 40-49 urte arteko emakumeei, bularreko minbiziaren aurrekariren bat izan badute.

Irailaren 26tik urriaren 3ra bitartean bidaliko dira zitazioak

Osakidetzak bi urtetik behin egiten ditu zitazio hauek, eta hitzorduak emakumeen etxera bidaliko dituzte posta arruntez irailaren 26tik urriaren 3ra bitartean; errebisioak Onkologikoan egingo dira.

Programa honi buruzko informazio gehiago jakin nahi dutenek 943 023 030 telefonora deitu behar dute.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!