Larunbatean 9. Gazte Festak ospatuko dituzte Orion

Karkara 2018ko ira. 24a, 12:24

Gazte Festetako txartelak salgai daude 12 euroren truke, Kolon Txikin, Kalakarin, Errustan eta Hatozen. Txartelak erosteko azken eguna irailaren 26a, asteazkena izango da.

EGITARAUA

irailak 29, larunbata
- 10:00etan, danborradan joko dutenen artean kamiseta banaketa gaztetxean.
- 10:30ean, Piraten Danborrada herrian zehar, eraso matxisten aurka.
- 12:30ean, paella lehiaketari emango zaio hasiera, eta kamisetak banatuko dituzte. Paellak egiteko antolatzaileek banatuko dituzten osagaiak bertakoak eta ekologikoak izango dira (arroza, baratxuria, tipula, olioa, gatza eta ogia). Edateko sagardoa izango da txotxetik, baita ardoa eta ura ere. Hala ere, sua bakoitzak eraman beharko du.
- 18:30ean, poteo musikatua eta jolasak herrian zehar.
- 20:00ean, kontzertuak gaztetxean. Hurrengo taldeak igoko dira oholtza gainera: Guri 5!, Fumut eta Sofa.
- Segidan, DJak.

Gazte Festetan parte hartzeko txartelak salgai daude 12 euroren truke, Kolon Txikin, Kalakarin, Errustan eta Hatozen. Txartelak erosteko azken eguna irailaren 26a, asteazkena izango da.

Bestalde, antolatzaileek pirataz mozorrotzeko deia egin diete Gazte Festetan parte hartu behar dutenei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!