Bide-heziketa ikastaroa jasotzen ari dira bi eskoletako haurrak

Karkara 2018ko urr. 4a, 08:30

Proiektu honen bidez, Udalak ezagutza eta kontzientzia sortu nahi du haurrengan, trafikoarekin zerikusia duten istripuak prebenitzeko eta mugikortasun segurua bultzatzeko.

Hirugarren urtea da Udalak bide-heziketa ikastaroa antolatzen duela herriko haurrentzat. Mikal Etxeberria udaltzainak ematen du ikastaroa Orioko bi ikastetxeetan eta horretan arituko da urria osoan.

Ikastaro laburra, gelaz gela

Hilabete osoan Orioko LH3tik LH6ra bitarteko gela guztietan emango du Mikalek ikastaroa.

Gela bakoitzean ordubeteko hiru saio egingo ditu: bi, gelaren barruan, teoriko-praktikoak; eta bestea, kalean, ikasitakoa praktikan jartzeko. Guztira, Zaragueta eskolako eta ikastolako hirurehun inguru haurrek jasoko dute bide-heziketari buruzko ikastaroa.

LH3 eta LH4ko haurrek kalean oinez ibiltzeko aholkuak jasoko dituzte; eta LH5 eta LH6koek, berriz, bizikletan ibiltzeko aholkuak.

Proiektu honen bidez, Udalak ezagutza eta kontzientzia sortu nahi du haurrengan, trafikoarekin zerikusia duten istripuak prebenitzeko eta mugikortasun segurua bultzatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!