Hitzetik Hortzera itsasoan murgilduko da igande honetan

Karkara 2018ko urr. 5a, 09:19

Aspaldikoa da bertsolaritzak itsasoarekin duen harremana. Balearen bertsoak dira horren froga ezagunenetako bat. Denboraldiko bigarren programan, Hitzetik Hortzera saioko arduradunek tartea egin diote Oriori, eta beren bisitan itsasoa eta bertsolaritza ondo uztartzen dituen Ibai Esoainekin bilduko dira. 

Igandeko programari buruzko xehetasunak argitaratu dituzte Bertsozale elkarteko webgunean:

Orion jaio, hazi eta bizi da Ibai Esoain, 2018ko Basarri bertso-paper lehiaketako irabazlea. Aurten Sigi-Saga izeneko bertso-sortarekin lortu du XXXIV. Basarri Saria irabaztea. Esoainek angula arrantzaren kontakizuna egiten du, pertsonaren barne motibazioetan barrena, beregan eragin handia izan zuen osaba Manuelengana hurbilduz eta baita zenbait kritika eginez ere. Eider Perez aurkezlea eta biak txalupan itsasoratuko dira eta arrantza, bertsoa, inspirazioa eta abar izango dituzte hizpide Hitzetik Hortzerako aste honetako atalean. Mundu ezberdinak nola uztartzen diren azalduko digu Esoainek. Irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!