Mikel Agote eta Mikel Atxega garaile, Orioko XXIV. surf eta bodyboard txapelketan

Karkara 2018ko urr. 15a, 11:30

Urriaren 12an, ostiralarekin, egin zuten lehiaketa egun osoan zehar. Parte hartzaileek metro bete inguruko olatuak izan zituzten.

Ikuskizun polita eskaini zuten ostiralean Orioko hondartzan herriko surflari eta bodyboard zaleek. Goizeko lehen orduan Orioko Surf Taldearen lokalean elkartu ziren txapelketa egin edo ez erabakitzeko, eta gutxiengo itsas baldintzak bermatuta zeudela iritzi ondoren, lehiari ekin zioten.

Eguraldi ederra, hego haizea eta metro bateko olatuak izan zituzten parte hartzaileek egun osoan zehar. Hala ere, txanda batzuetan, olatu aldi batetik besterako tartea handia izan zen, eta baldintzak ez ziren lehiatzeko onenak izan.

Surfean, Mikel Agote izan zen irabazle, Lander Zumeta, Iker Garmendia eta Gorka Garciaren aurretik. Bodyboard modalitatean, Mikel Atxegak lortu zuen garaipena, finalean Unai Zubizarreta, Asier Sanchez eta Jokin Elizondori gailendu ostean.

Argazkiak: Jokin Iriondo

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!