KARKARAK, 30 URTE

Bernardo Atxagak eta Oskar Alegriak Oteizaren inguruko solasaldia eskainiko dute gaur arratsaldean

Karkara 2018ko urr. 16a, 13:16

Bernardo Atxaga idazleak eta Oskar Alegria kazetari eta zinemagileak Oteizaren inguruko solasaldia eskainiko dute gaur 19:00etan Arraunetxen, Oteizarekin batetik bestera izenburupean.

KARKARAk 30 urte beteko ditu 2019ko ekainean, eta urteurrena ospatzeko ikasturtean zehar hainbat egitasmo antolatuko dituzte. Urrian esaterako, Jorge Oteiza jaio zela 110 urte beteko direla aprobetxatuz, kultur elkarteak Oteiza Astea antolatu du, Orioko Udalarekin elkarlanean.

Gaur hasi eta igandera bitartean egingo da Oteiza Astea, eta hainbat kultur jarduerek osatuko dute egitaraua. Gaur, asteartea, esaterako Bernardo Atxaga idazleak eta Oskar Alegria kazetari eta zinemagileak Oteizaren inguruko solasaldia eskainiko dute Arraunetxean, Oteizarekin batetik bestera izenburupean.

19:00etan hasiko da saioa, eta sarrera irekia izango da. KARKARAko kideek herritarrak solasaldira gonbidatu dituzte, "Orion jaio eta nazioarte mailan ezaguna den artista eta haren lana ezagutzeko aukera aproposa" izango dela uste baitute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!