KARKARAK, 30 URTE

`Oteizarekin batetik bestera´ solasaldia izango da bihar Arraunetxen, 19:00etan hasita

Karkara 2018ko urr. 15a, 19:00

Bernardo Atxaga eta Oskar Alegria hizlariek izango duten solasaldiarekin emango zaio hasiera Oteiza Asteari; Orioko Udalaren eta KARKARAren artean, hainbat ekimen antolatu dira aste honetarako. 

Bihar, Urriak 16, Oteizarekin batetik bestera solasaldia izango da Arraunetxen, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Bernardo Atxaga idazleak eta Oskar Alegria kazetari eta zinema zuzendariak Orioko eskultoreari buruzko hainbat kontu izango dituzte hizpide. Solasaldian zehar, argazkiak eta bideoren bat ikusteko aukera ere izango da.

Biharko ekimenak hasiera emango dio KARKARAk eta Orioko Udalak elkarlanean antolatutako Oteiza Asteari. Hainbat kultur jarduera egingo dira egunotan, Oteizaren jaiotzaren 110.urteurrena ospatzeko:

Urriak 16, asteartea: Oteizarekin batetik bestera solasaldia Arraunetxen, 19:00ean. Bernardo Atxaga eta Oskar Alegria hizlari lanetan.

Urriak 18, osteguna: Oteiza:1908-2008 y sigo dokumentalaren proiekzioa, kultur etxean

Urriak 19, ostirala: Herriko haurren omenaldia Oteizari, 11:00etan Pietatearen azpian

Urriak 20, larunbata: Irteera Altzuzako Oteiza museora autobus geltokitik

Urriak 21, igandea: Esku Harriak: Oteizaren (h)aria dantza-bertso-musika ikuskizuna plazan 18:30ean

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!