Gaur Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariak umorezko bakarrizketa-saioa egingo du, Orioko Kultur Etxean

Karkara 2018ko urr. 19a, 13:59

Bakarrizketak umorea du ardatz eta ikusleek gogoz egingo dute barre euskaldunon hizkuntza-ohitura bitxien inguruan.

Euskaraldiaren Orioko lantaldeak proposatuta eta Urola Kostako Udal Elkarteak antolatuta, umorezko bakarrizketa-saioa izango da gaur kultur etxeko areto nagusian.

Saioak ‘Ttak!’ izena du, 22:30ean hasiko da eta 40 minutuko iraupena izango du. Sarrera doan da eta Orioko gazte eta heldu guztiak daude gonbidatuta.

Bakarrizketak umorea du ardatz eta ikusleek gogoz egingo dute barre euskaldunon hizkuntza-ohitura bitxien inguruan.

Lanku Kultur Zerbitzuak enpresak ekoiztutako bakarrizketa da eta, Euskaraldiaren sasoia hurbildu ahala, saio ugari ari dira ematen han eta hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!