Miriam Mendoza ipuin kontalaria izango da astelehenean liburutegian

Karkara 2018ko urr. 19a, 10:35
Miriam Mendoza ipuin kontalaria.

Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat da.

Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin kontaketa saioetako bat izango da datorren astelehenean, urriak 22, 18:00etan hasita.

Ipuinak kontatzen Miriam Mendoza kontalaria arituko da. Orioko haurrek ezagutzen dute Miriam, lehenago ere etorri izan delako liburutegira.

Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!