Orioko ikasleek Jorge Oteiza omendu dute, Pietatearen azpian `Androkanto´abestuz

Karkara 2018ko urr. 19a, 12:02

Orioko bi ikastetxeetako ikasleek Oteiza omendu dute gaur goizean. Hamaikak eta laurdenean Pietatearen azpian juntatu dira, eta Androkanto abestia kantatu dute. Aurretik, eskulanekin atondu dute ingurua, artistaren obra ezberdinak irudikatuz.

Androkanto abestiaren letra osoa:

Entzun nahi duenentzat
hamalau Gorkaren
Gorkaren irudiak salatzen.
Hamalau atetikan karrasi,
hamalau harri ixilik bilutsik.
Harriaren hutsetik oihuka,
harriaren tartetik kantari,
nora zoazte gogorrak
oharrak aitu gabe?

Orain bertan bota det
altzairuzko zintzela
kanta zaharren artean.
Hau gure herri maitea,
hau gure herri torpea
bar-barren daukaguna,
hemen geldituko naiz
aldi luze ilun hontan.

Burni harri herria
Aloñako irudia
biltzar baten josiak (Bis)
Galtzen badugu euskara
ama goi mendikoa
galdu dugu estiloa.
Noiz arte dago Jonas
balearen sabelan?

Harri kanta ixilean
goien dira oihuka
hamalau igarleak (Bis)
Androkanto sigo kantan
balet baten kantata
hilbeltzaren egun bat
balet bat dantzatzeko
hamalau atetikan.

Hartu behar dut zintzela
kanta zaharren baimena
noiz arte ez dakiat (Bis)
Hau nire herri maitea
hau nire herri torpea.
Gaur ez da igandea
ez da ere osteguna
udaberri atsaldean.

Noiz arte, noiz arte
noiz arte lozorroan,
noiz arte iji-ajan?
Nortasuna galduta
ez dugu behin ere ikasten
arima malda beheran
arima behin galduta
nor gera euskaldunak?

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!