`Esku harriak, Oteizaren (h)aria´ ikuskizuna izango da gaur 18:30ean, Orioko plazan

Karkara 2018ko urr. 21a, 11:29

Gaur, Jorge Oteizaren jaiotzaren 110. urteurrenean, MugMus Kultur Laborategiaren emanaldiak bukaera emango dio KARKARAk eta Orioko Udalak elkarlanean antolatu duten Oteiza astea-ri. Arratsaldeko sei t´erdietatik aurrera, Oteizaren obra ardatz hartuz dantza, musika eta bertsolaritza uztatzertzen dituen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da herriko plazan.

Honela definitzen du obra MugMus Kultur Laborategiak: Mugimenduaren (dantza), zuzeneko musikaren, eskulturaren, bertsolariaren, hotsen, espazioaren trataeraren, hitzen... harilkatze fin baten bitartez ikusle-entzulea Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako iruditeri anitzaren berrirakurketa propio batean murgilaraziko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!