Argazki mundiala: Idi-demak Aian duela hamazazpi urte

Karkara 2018ko aza. 3a, 18:00

Aspaldian ahaztua genuen Argazki mundiala atala errekuperatu dugu KARKARAren 399.zenbakian, eta berriz martxan jartzeko, hautsa kendu diogu hamazazpi urte dituen foto honi. Herenegun hasi ziren Aian XIX.Kintopeko Idi Probak, eta garai batean bezala, giro ederra izan zen lehiaketako lehen jardunaldian.

 

Garaiak aldatzen doaz abesten du Bob Dylanek, denboraren joanak iraungitzen ez duen abesti ezagunean. Aian, oraindik ere, mundu berriko ohiturek ez diote urraturik egin herri kirol zahar honi. Are gehiago, Iñaki Olidenek aldizkariko erreportajean adierazi bezala, jende gaztea ikusten da idi-demetan, eta bere iritziz, oraindik geratzen zaizkie urte batzuk kintopeko probei.

Gaur iluntzean jokatuko da Aiako XIX.Kintopeko Idi Proben bigarren jardunaldia, gaueko hamarretatik aurrera. Rafa Alegria (Bermeo), Lopategi (Birle) eta Iñigo Aurrekotxea idi-zaleen pareak arituko dira lehian.

Argazkian, Iñaki Oliden ikus daiteke itzain lanetan. Oriotarrak astelehenean du probalekuan lehiatzeko hitzordua.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!