Mikel Atxega hirugarren Euskal Herriko bodyboard txapelketan

Karkara 2018ko aza. 4a, 11:04

Euskal Herriko surf eta bodyboard txapelketa jokatu zen atzo Zumaiako Itzurun hondartzan.

Eguraldia lagun izan arren, aurreikustakoa baino olatu txikiagoekin jokatu zuten atzo txapelketa Zumaian. Mikel Atxega oriotarrak hirugarren postua lortu zuen Open mailan: Orokorrean, gustura aritu nintzen lehian, sentsazio onarekin. Final-laurdenetako txanda irabazi ostean, ia segidan jokatu nuen finalerdia, deskantsatzeko tarterik gabe. Andoni Izaga zumaiarrak kaleratu ninduen. Gero, berak irabazi zuen finala ere.

Mikelek lehen urtea du Open mailan, eta ez zuen podiumera igotzea espero: Oso gustura itzuli nintzen etxera, uste baino emaitza hobea lortuta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!