Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Orion, alkoholemian positibo eman eta ihes egin ondoren

Karkara 2018ko aza. 8a, 09:43

Bide segurtasunaren aurkako delitua eta agenteen aurkako desobedientzia leporatuta atxilotu zuten 58 urteko gizona. Ertzain etxera eraman zuten alkoholemia proban positibo eman ostean.

Ertzaintzak 58 urteko gizon bat atxilotu zuen asteartean, gauean, bide segurtasunaren aurkako delitua eta agenteen aurkako desobedientzia leporatuta. Ertzaintzak jakinarazi duenez, taberna batean arazoak sortu zituen gizonak, alkoholaren erangipean zela, eta autoan ihes egiten ahalegindu zen, poliziek esandakoari kasurik egin gabe.

23:10ak aldean jaso zuen Ertzaintzak taberna bateko deia, gizon bat bezeroei enbarazu egiten ari zela eta. Ertzaintzak azaldu duenez, agenteak tabernara bertaratu zirenean, ohiuka eta irainka hasi zen gizona, eta identifikatu egin zuten. Ondoren, gizonak autoa hartu zuela ikusita, Ertzaintza hura geldiarazten saiatu zen, baina gizonak alde egin zuen. Ertzaintzak jarraitu egin zuen autoa, eta gizona atxilotu zuen. Alkoholemia proba egin zioten hari, eta atxilotua ertzain etxera eraman zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!