Ibai Marinek kontzertua emango du bihar Donostian disko berria aurkezteko

Karkara 2018ko aza. 8a, 12:39

Argitaratu berri duen Bidean naiz diskoko abestiak aurkeztuko ditu Tabakaleran, iluntzeko zortzietatik aurrera.

Biharkoa egun handia da guretzat, zuekin konpartitu nahi dugu!. Orion bizi den musikariak esaldi hori argitaratu du sare sozialetan gaur goizean, biharko aurkezpen kontzertuaren berri emateko.

Emanaldia Donostiako Tabakalera eraikinean izango da; zehazki, lehen solairuko Kutxa Kultur Kluba aretoan, doan, iluntzeko 20:00etatik aurrera.

Bidean naiz diskoko singlearen bideoklipa hemen klik eginda entzun daiteke. Abesti bildumako kantu guztiak ere entzungai daude Spotify plataforman.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!