2019ko udal hauteskundeak

Lourdes Salsamendi izango da EAJren alkategaia hurrengo udal hauteskundeetan

Karkara 2018ko aza. 11a, 14:34

Agintaldi honen amaieran zortzi urte beteko ditu Salsamendik Orioko Udalean zinegotzi lanetan

Orioko EAJk jakinarazi du Lourdes Salsamendi Goñi izango dela 2019ko udal hauteskundeetan alderdiaren zerrendaburua. Hurrengo egunetan aurkezpen ofiziala egingo badute ere, Salsamendik KARKARA-ri adierazi dio, "oso gustura" dagoela erronka berriarekin, eta "Oriok etorkizun oparoa izan dezan lan egiteko ilusio handia duela".

Agintaldi honen amaieran zortzi urte beteko ditu Salsamendik Orioko Udalean zinegotzi lanetan, eta gogotsu dago Orioren alde lanean jarraitzeko. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!