Abenduaren 6an, II. Kamel Ziani Krosa egingo dute Orion

Karkara 2018ko aza. 21a, 11:45
2017ko San Nikolas Jaietan jokatu zen lehen aldiz Kamel Ziani Krosa

Iaz ekimenak izan zuen arrakasta ikusita II. Kamel Ziani Krosa antolatu du Orioko Atletismo Taldean San Nikolas Jaietarako.

Abenduaren 6an jokatuko da II. Kamel Ziani Krosa, Orioko Atletismo Taldeak antolatuta. Sei mailatan banatuko da txapelketa, eta parte-hartzaileek beren adin tartera egokitutako distantzia osatu beharko dute. Krosa Muntoko pasealekuan hasiko da, futbol zelaiaren parean.

- 10:15. Infantil mailako neskak, 1.500 metro
- 10:35. Infantil mailako mutilak, 2.000 metro
- 10:55. Alebin mailako neskak, 1.200 metro
- 11:15. Alebin mailako mutilak, 1.200 metro
- 11:35. Benjamin mailako neskak, 600 metro
- 11:55. Benjamin mailako mutilak, 600 metro
- 12:15. Sari banaketa

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!