180 haurrek parte hartuko dute Erregetako Kabalgatako danborradan

Karkara 2018ko aza. 21a, 13:30

Gurasoen parte hartzea ez da haurrena bezain arrakastatsua izan, boluntario lana egiteko 40 gurasok bakarrik eman baitute izena. Hori dela eta, antolaketa lanetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak antolatzaileek.

Erregetako Kabalgatako danborradan 180 haur inguruk parte hartuko dute, aurreko urtetan baino gehiagok. Dena dela, gurasoen parte hartzea ez da haurrena bezain arrakastatsua izan, boluntario lana egiteko 40 gurasok bakarrik eman baitute izena. Hori dela eta, antolaketa lanetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak antolatzaileek.

Antolaketa lanetarako izena eman nahi dutenek, ketxea@orio.eus helbidera idatzi dezakete, edo 17:30etik 20:00etara bitartean Orioko Kultur Etxean bertan izena eman.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!