Euskaraldiko txapak jasotzeko azken aukera izango da gaur Orioko Kultur Etxean

Karkara 2018ko aza. 22a, 09:53

Oraindik izena eman ez dutenek ere aukera izango dute bertan egiteko eta, izena eman ahala, dagokien txapa jasotzeko: ahobiziarena ala belarriprestarena.

Gaurko egunez, azaroak 22, Euskaraldian parte hartzeko izena eman dutenek azken aukera izango dute beren txapa jasotzeko. Txapak kultur etxean banatuko dira 18:00etatik 20:00etara.

Oraindik izena eman ez dutenek ere aukera izango dute bertan egiteko eta, izena eman ahala, dagokien txapa jasotzeko: ahobiziarena ala belarriprestarena.

1311 parte-hartzaile dagoeneko

Euskaraldiak oso harrera ona izan du Orion eta dagoeneko 1311 lagun daude izena emanda, eta kopuruak gora egiten du egunero.

Orain arte hiru saio egin ditu Orioko Euskaraldiaren lantaldeak, txapak banatzeko: lehenbizikoa azaroaren 9an, kalean egindako 'Euskaraldiaren entrenamenduan' eta gainontzeko biak azaroaren 16 eta 19an, kultur etxean. Jende askok jaso du dagoeneko bere txapa; baina oraindik geratzen dira batzuk jasotzeko. Gaur dute azken aukera horretarako.

 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!