Gau gauean abiatuko dute Orion Euskaraldia etxafuegoarekin

Karkara 2018ko aza. 22a, 13:06
Uda hasiera egin zuten Euskaraldiaren aurkezpena Orioko plazan.

Ostiralean emango diote hasiera Euskaraldiari, eta 11 egunetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskaraz lehen baino gehiago egiteko aukera izango dute oriotarrek.

Otsailean hasi zen Euskaraldiko lantaldea herrian ekimena gizarteratzen, eta "oso gustura" daude oriotarren artean izan duen harrerarekin, dagoeneko 1311 oriotarrek eman baitute izena Euskaraldian. "Euskaraldiko 11 egunetan konturatuko gara uste duguna baino jende gehiagorekin egin dezakegula euskaraz, eta gure inguruko askok benetan nahi dutela gainontzekoek haiei euskaraz egitea. Bide berri bat abiatuko dugu, eta jabetuko gara jende asko dugula inguruan, lagun asko, bide hori gurekin batera egin nahi duena", azaldu dute Orioko Euskaraldiko lantaldetik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!