Hasi da Euskaraldia

Karkara 2018ko aza. 23a, 11:38

Gaur eman zaio hasiera Euskaraldiari. Hurrengo hamaika egunak herritar guztiontzat gozatzeko egunak izatea nahi du Oriko lantaldeak. Herritarrok harrera ezin hobea egin diogu Euskaraldiak planteatzen duen ariketa sozialari eta orain, gaurtik hasita, ekiteko garaia da.

Atzo hilak 22 herrian banatutako esku-orrian, lantaldeak mezu argia helarazi nahi izan dio bizilagun orori:

Euskaraldiko 11 egunetan konturatuko zara uste duzun baino jende gehiagorekin egin dezakezula euskaraz eta zure inguruko askok benetan nahi dutela zuk haiei euskaraz egitea. Bide berri bat abiatuko duzu eta jabetuko zara jende asko duzula inguruan, lagun asko, bide hori zurekin batera egin nahi duena. Ekin, ba, bideari eta gozatu ibilian!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!