Euskarazko Liburuen Truke Azokarako materiala bilduko dute asteartean eta ostegunean

Karkara 2018ko aza. 26a, 15:42

Zaragueta Herri Eskolak antolatuta, abenduaren 3an Euskarazko Liburuen VIII. Truke Azoka egingo dute Orion.

Ohiturari jarraituz, Zaragueta Herri Eskolak Euskarazko Liburuen VIII. Truke Azoka antolatu du abenduaren 3rako, Euskararen Egunerako. Hori egin ahal izateko, lehenik eta behin euskarazko liburuak bilduko dituzte astean zehar. Asteartean eta ostegunean 15:45etik 16:30era Zaragueta Eskolan izango dira, eta 17:00etatik 17:45era Orioko Kultur Etxearen aurrean.

Euskaren Egunean egingo dute Euskarazko Liburuan VIII. Truke Azoka, eta Zaraguetako kideek postua jarriko dute egunean bertan 15:30etik 16:30era ikastetxean, eta 17:00etatik 17:45era kultur etxearen aurrean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!